AREATZA MUSIK & BEER, nazioarteko musika eta garagardo jaialdia antolatzen duen Areatza Musik & Brewing Musika eta Kultura Elkartearen jakinarazpena:

COVID-19 koronabirusak eragindako giza eta osasun krisiak ipini gaituen ziurgabetasun egoera larri honen aurrean, eta aplikatzen ari diren beharrezko neurriak direla eta, AREATZA MUSIK & BEER 2020ko antolaketa bertan behera uzteko erabakia hartu dugu, jakitera eman gura dizuegu maiatzaren 29an eta 30ean egitekoa izan den jaialdia ezin dugula aurrera eraman eta ez dela egingo. Nahitaez osasuna erdigunean ipini behar den honetan, ez dira ematen jaialdia aurrera eramateko baldintzak. Honen bitartez, pandemia honen biktima diren guztiei eta haien senitartekoei gure maitasuna eta elkartasuna adierazi gura diegu.

Antolakuntzak eskertu gura ditu jaialdia posible egiten duten herri erakundeak, enpresa pribatuak, babesleak, hornitzaileak, laguntzaileak eta herriko eta inguruetako boluntario guztiak, zuok barik hau ez litzateke posible izango.

Besarkada eta musuak arma bihurtu eta guraso zein lagunak ez bisitatzea maitasun ekintza diren honetan, ZAINDU ZAITEZTE.

Datorren urtean ikusiko dugu elkar, inoiz baino biziago eta indartsuago, elkarrekin berreraikiko dugun etorkizun berri baten. Garagardo gozo bat eskuetan hartuta 🍻 birtuala danon omenez!