CASHLESS

AURTEN ETORRI AREATZARA DIRURIK GABE

– Jaialdian mugikorra erabili ahal izango duzu edariak erosteko. Azkarra eta segurua da!

– Sistema azkarra eta arazorik gabea denez, denbora gutxiago emango duzu zain edariak edo janaria erosteko. Ez dago kanbioen beharrik.

– Denbora aurrezteko, jaialdian sartu aurretik ez ahaztu OnTour Up APP-a deskargatzea eta zure kontua konfiguratzea.

– Nahi adina kargatu ahal izango duzu, eta soberako saldoa berreskuratu.

– Egindako kontsumoaren zenbateko zehatza deskontatuko zaizu.

– Kontsumoen historikoak ikusi ahal izango dituzu.

Nola funtzionatzen duen:

  1. urratsa: deskargatu eta instalatu APP: OnTour Up, zure mugikorraren storean eskuragarri.
  2. urratsa: erregistratu eta sartu.
  3. urratsa: kargatu diru-zorroa ekitaldian zehar gastatu nahi duzun saldoarekin (lasai, soberan geratzen zaizun saldoa berreskuratuko duzu eta).
  4. urratsa: eskatu edaria eta erakutsi zerbitzariari diru-zorroaren QRa.
  5. urratsa: gozatu jaialdiaz.
ontour