AREATZA MUSIK AND BEER JAIA

Maiatzaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera eskolako aterpean.

Prezioa: 15 euro. Trukean garagardo artisau bat eta Antxon Iturriaga eta Askibilekoen gazta pintxoa. Bertaratutakoen artean sari bi zozketatuko dira: Garena jatetxean lagun birentzako degustazio menua eta Garenako produktuen saskia.

Taldeak: Triple Zero Band, The Renegados eta Los Brazos.

Bilbo inguruko Los Brazos hirukoteak rock and rolla jotzen du. Izena, Gov’t Mule taldearen Broke down on the Brazos kantuan aipatutako Texasko Rio de los Brazos de Dios errekako izenetik dator. Taldea, Gillermo Gutierrezek, “William” (ahotsa eta gitarra), Alberto Chamorrok, “Koki” (bateria) eta Jose Migel Gandarak, “Txemi” (baxua) osatzen dute. Lau disko dituzte kalean, Delay 10 Classic Tracks (2012), Welcome to Los Brazos (2013), GAS (2015) eta LIVE 2015-2017 (2017); baita bideoklip bat ere Magic izenekoa.

The Renegados taldea Bilboko lau musikarik osatzen dute. Taldeak ibilbide luzea dauka. Taldearen soinua “poliedro” baten moduan definitu dute hainbatek. “Aurpegiz eta ertzez betetakoa, bluesa eta boogie-a rockagaz nahasten dira bertan eta hegoaldeko rockak hard rock britainiarrarekin bat egiten du. Psikodelia zertzeladak ere entzun daitekez han eta hemen”. Taldeak, lau kantuz osatutako disko bat dauka, Dead Man’s Hands izenekoa. Kantuak gaztelaniaz daude eta 1970eko hamarkadako hard rock-ean oinarritutako soinua dute.

Triple Zero Band ere, Bilboko hirukotea da. Sustrai amerikarrak dituen power musika egiten du, hard rock-a eta rock hegoamerikarra uztartuz. 2017an sortu zen taldea eta disko bat kaleratu dute, Brothers izenekoa. Diskoak, zortzi pieza ditu, eragin askotako fusioa dakarrenak. Iñigo Garridok (ahotsa eta gitarra), Aitor Ruizek (baxua) eta Alex Fernandezek (bateria) osotuten dute taldea.