Erasoen kontrako protokoloa

Areatza Musik & Beer jaialdian ez dugu inolako erasorik onartzen, hori dela eta, Areatzako Jai Batzordeak duen protokoloa ezarrita daukagu:  

ZER EGIN ERASO SEXISTA, HOMOFOBO EDO ARRAZISTAK ERANTZUTEKO  

  1. Erasoa identifikatu
  2. A) Erasoa argi eta garbi egon dela jakinez gero, ez begiratu beste alde batera, erasotua lagundu.
  3. B) Erasoa den edo ez argi ikusten ez baduzu, galdetu ustezko erasotuari laguntzarik behar duen, ezetz badio, ez gara tematuko. Baina adi egongo gara eta inguruan jarraituko dugu. 
  1. Larritasunaren arabera, erasotua zelan sentitzen den eta bere ebatzia kontuan hartuta:
  2. 112ra deitzea gura duen galdetu.
  3. Deitzea gura ez badu eta eraso sexuala izan bada, aholkatu garbitu ez dadin eta ospitalera joan dadin, lesio partea izateko.
  4. Behar duenerako laguntza eskaini: norbait abisatzeko, berarekin egoteko behar duen denbora guztian…
  5. Laguntza etorri bitartean, ez itxi erasotutako pertsona bakarrik momentu batean ere ez. 
  1. Antolakuntza gunean abisatu, erasotzailea zerbitzatua izan ez dadin. 
  1. Jaialdi gunean erasotzaileak ez direla onartzen argi adierazi. 
  1. Eraso baten aurrean eztabaida, borroka edo egoera bortitzik ez areagotu, diskrezioarekin jokatzen saiatu.

OHARRAK: 

Salaketa prozesua abian jartzen da: 

– Behin 112ra deituta (Ertzaintzara). 

– Ospitalera joan eta lesio partea egiten denean. 

Salaketa prozesua abiatuta, epaiketa prozesua abian jartzen da.